Politika -

Auzitegi Nazionala

2008an baino ETAko kide gehiago atxilotzeko agindua eman zuten iaz

ETArekin harremana zuten 144 lagun atxilotu zituzten 2009an, horietatik 124 ETAko kide ziren eta 20 kale-indarkeria delituengatik atxilotu zituzten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETArekin harremana izateagatik atxilotutako lagunen kopurua bikoiztu egin zuen Auzitegi Nazionalak iaz, 2008arekin alderatuta (45 izatetik 90 izatera pasa ziren). 2009an 12 epaiketa gehiago (43tik 55 izatera pasa dira) egin zituzten eta ETAko kide eta laguntzaileen aurkako 49 epai atera ziren.

Auzitegi Nazionalaren 2009ko Memoria aurkeztu dute gaur. Azken urtean Espainiako eta Frantziako segurtasun indarrek 144 lagun atxilotu zituzten 2009an, horietatik 124 ETAko kide ziren eta 20 kale-indarkeria delituengatik atxilotu zituzten.

Angel Juanes auzitegiko presidenteak, Javier Gomez Bermudez, Ricardo Bodas eta Jose Maria Gil (jarduneko presidentea) sala ezberdinetako presidenteek, eta Santiago Pedraz epaile dekanoak aurkeztu dute Memoria.

Terrorismo kasuak epaitzeko ardura izan duen Zigor Salak seigarren urtez jarraian ebazpen kopurua handitu zuen iaz. Horrela, 2008an 258 izan baziren, iaz 303 izatera pasa ziren. Guztira, 2.125 apelazio-errekurtso ebatzi zituen Auzitegi Nazionalak.

64 sententzik terrorismoarekin zerikusia izan zuten, 2008an baino hamar gehiago. 49 epaik ETAko kideei eragiten zieten, bederatzi GRAPOko kideei, lau Jihad Islamiarreko kideei eta beste lau izaera terroristako fenomenoei.

118 zigortu

Guztira, terrorismoa dela-eta auzipetutako 157 lagun epaitu zituen Auzitegi Nazionalak 2009an, horietatik 113 ETAko kideak ziren (55 epaiketa), 13 GRAPOko kideak (zazpi epaiketa) eta 25 Jihad Islamiarreko kideak (sei epaiketa).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea