Politika -

Prentsaren bidez

Franco Moncloako webgunean agertzen dela enteratu da De la Vega

Gaiari buruz galdetu dio Gobernuko presidenteordeari kazetari batek. Egiaztatu behar zuela erantzun dio De la Vegak, izan ere, ez zuen horren berririk, baina "berehala" ekingo duela erantsi du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Moncloako webgunean, Francisco Franco "Ministroen Kontseiluko eta Gobernuko presidenteen kronologian" agertzen dela jakin du gaur Maria Teresa Fernandez de la Vega Gobernuko presidenteordeak komunikabideen bidez.

Ministroen Kontseiluaren ostean emandako prentsaurrekoan, gaiari buruz galdetu dio Gobernuko presidenteordeari kazetari batek. Franco boterera nola heldu zen ez dela zehazten adierazi du kazetariak eta "zerrendaren zehaztasuna hobetzeko" aldatuko ote duten galdetu dio De la Vegari.

Egiaztatu egin behar zuela erantzun dio De la Vegak, izan ere, "egia esateko" ez zuen horren berririk, baina "berehala" ekingo duela erantsi du.

Kronologia horretan 158. postuan agertzen da Francisco Franco eta presidente batzuk behin baino gehiagotan errepikatzen dira.

Victor Damian Saez da zerrendan lehena, 1823ko azaroaren 19an izendatu zuten eta urte bereko abenduaren 2an kargua utzi zuen.

Franco baino lehen Juan Negrin agertzen da. Negrin 1938ko apirilaren 5ean heldu zen boterera eta 1939ko martxoaren 31 kendu zuten Estatu-kolpearen bidez. Francoren ostean Carrero Blanco agertzen da zerrendan, 1973ko ekainaren 8tik 1973ko abenduaren 20ra arte. Zerrendako azkena noski, Jose Luis Rodriguez Zapatero da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea