Politika -
Britainiar lehen ministro ohia
ETAren kontrako borrokan "ez da amore eman behar", Blairren esanetan
"Denok eseri eta modu baketsuan gure desadostasunak konpontzeko gai izan beharko ginateke. Herritarren gehiengoak bakea nahiago du horrelako egoeratan", Alderdi Laboristaren lider ohiak esan duenez.
Erredakzioa
Tony Blair Britainia Handiko lehen ministro ohiak (eta Madrilgo Laukoteko mandataria Ekialde Hurbilean) ETAren kontra Gobernu espainiarrak egiten duen jarduera baloratu eta aholku bat eman du: "Ez da amore eman behar".
"Badakit Gobernu espainiarraren presindenteak zer egin duen eta zentsuz egin du: bakea lortzeko baldintzak lortzen saiatu da", TVEn elkarrizketa batean Blairrek esandakoaren arabera.
Lehen ministro ohiak "amore ez emateko" esan duenean Ipar Irlandako prozesuan hartutako esperientzia oinarri izan du; bertan hiru ikasgai ikasi zituen: "Plan bat izan behar da, ikuspuntu estrategikoa; konfiantzazko giroa jendearen artean eta, gainera, ez da inoiz amore eman behar horrelako prozesu horietan".
Blairrentzat, ETAren ekintzek "XXI mendean terrorismoa erabiltzeko aintzinako estiloa" dute; "aintzinako modua ez ezik, okerra ere da".
"Denok eseri eta modu baketsuan gure desadostasunak konpontzeko gai izan beharko ginateke. Herritarren gehiengoak bakea nahiago du horrelako egoeratan", Britainia Handiko Alderdi Laboristaren lider ohiak esan duenez.