Politika -

Auzitegi Nazionala

Epaileak aske utzi du Oleguer Pujol

Fiskaltzak Pujol espetxeratzea eskatu zuen, dirua zuritzen jarraitzeko arriskua zegoela argudiatuta.

Oleguer Pujol, erdian. Argazkia: EFE
Oleguer Pujol, erdian. Argazkia: EFE
Oleguer Pujol, erdian. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose de la Mata Auzitegi Nazionaleko epaileak aske utzi du Oleguer Pujol, Fiskaltzak hura espetxeratzeko eskatu baldin bazuen ere. Alabaina, pasaportea kendu eta hamabostean behin epaitegira joateko agindua ezarri dio.

Dirua zuritzea egotzita, ia lau orduz galdekatu du epaileak Oleguer Pujol.

Ustelkeriaren kontrako Fiskaltzak Pujol kartzelatzeko eskatu zuen, ikerketapean egon denean ere dirua ezkutatzen jarraitu duela eta aurrerantzean ere dirua zuritzen segitzeko arriskua zegoela iritzita.

Hala ere, epaileak gehiegizkotzat jo du neurri hori eta aske utzi du.

Fiskaltzak uste du Jordi Pujolek kobratutako legez kanpoko dirua erabili zuela haren semeak bere negozioetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Katalunia Jordi Pujol albisteak Gaurko azken orduko albistea