Politika -

Gipuzkoa

Itsaso udalerri da jada

Atzo argitaratu zuen EAEko Agintaritzaren Aldizkariak Ezkio eta Itsaso banantzea ahalbidetzen duen foru dekretua. Gaur ekitaldi eratzaile ofiziala egingo dute.

Itsaso, Gipuzkoako udalerri berria

2:39

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Itsaso Gipuzkoako 89. udalerria bihurtuko da modu ofizialean gaur, ostirala, EAEko Agintaritzaren Aldizkariak Ezkio eta Itsaso banantzea ahalbidetzen duen foru dekretua atzo argitaratu eta gero. Gainera, eratzeko ekitaldi ofiziala egingo dute, Markel Olanoren parte-hartzearekin.

27/2016 foru dekretua 1965ean elkartu ziren bi udalerriak bereizteko prozesuaren azken urratsa da. Aipatu prozesua 2015eko ekainaren 12an hasi zen; izan ere, egun hartan Itsasoko bizilagunek eskakizun bat aurkeztu zuten Ezkio-Itsasoko udalean.

2016ko irailaren 18an, herri-galdeketa bat egin zen Gipuzkoako Aldundiaren babesarekin. Galdeketa horretan, bizilagunek banantzearen aldeko hautua egin zuten, eta, horren aurrean, abenduaren 22an, Foru Gobernuko Kontseiluak desanexio dekretua onartu zuen.

2019an egingo diren hurrengo udal hauteskundeetara arte, Foru Gobernuko Kontseiluak joan zen asteartean izendatu zuen batzorde kudeatzaile batek zuzenduko du udalerri berria.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Gaurko albisteak Gipuzkoa EAJ