Politika -
Elkarrizketak
Aralarrek muga barik hitz egingo du EArekin eta ezker abertzalearekin
Jon Abrilek adierazi duenez, EAk eta ezker abertzaleak "hurrengo egunetan" elkarrizketak mantentzeko baldintzak mantentzea onartu dute bi alderdiek sinatutako dokumentura bakarrik mugatu gabe.
Erredakzioa
Jon Abril Aralarreko koordinatzaileordeak adierazi duenez, Eusko Alkartasunak eta ezker abertzaleak elkarrizketak mantentzeko baldintzak onartu dituzte Bilboko Euskalduna Jauregian sinatu zuten dokumentura mugatu gabe. "Hurrengo egunetan" hasiko dira elkarrizketak "muga barik".
Abrilek bere alderdiak Euskaldunan sinatutako dokumentuari egindako kritika errepikatu du, bere iritsiz "herri honek hori baino erantzun handiagoa merezi baitu, bereziki ezkerraldetik egindako erantzuna".
Nahiz eta "beharrezkoa" izan indar soberanisten elkarlana, Aralarrek azpimarratu duenez ''polo soberanistaren'' izena ez du berea egin eta "ze helbururekin egitea" ezberdindu du.
Aralarreko koordinatzaileordeak gogoratu duenez, "hasieratik", bere formazioaren asmoa "ezkerreko alternatiba abertzale bat sortzea da, bide zibil eta politikoak bakarrik erabiliz eta, batez ere, politika egiteko beste era bat landuz". Zentzu horretan, gaur egun, "oztoporik nagusiena" ezker abertzale berri hori sortzeko ETA da, "baldintza horiek sortzen direnean, ziurrenik urratsak handiagoak izango direla" ziurtatu duen arren.
"Aste honetan zehar, zehaztuko dugu noiz egingo dugun bilera hori. Hurrengo egunetan izango da, ez dakit aste honetan bertan edo hurrengoan", adierazi du Abrilek.