Politika -
Elkarrizketa ETBn
EAJ:''Espainia behar dut' kanpainak ez du turismoarekin zerikusirik'
Iñigo Urkulluk esan du Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak sinatutako akordioa politikoa dela eta "Euskadiko turismoarengan" eragin onuragarririk izango ez duela kritikatu du.
Erredakzioa
Iñigo Urkullu EAJren presidenteak gogor kritikatu du Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak hitzartu duten turismo kanpaina berria, ''I need Spain'' (''Espainia behar dut'') izenekoa.
ETBn egindako elkarrizketa batean Urkulluk salatu duenez, "akordio sinbolikoa da, karga politikoa duena eta epe laburrean Euskadiri onurarik ekarriko ez diona".
"Harritzekoa da Eusko Jaurlaritzak egiten duen guztia Espainia kontzeptuarekin markatu nahi izatea. Ez da bakarrik turismo kanpaina berria, kirol taldeen iragarkietan ere ''Spain'' hitza jartzea erabaki dute", kritikatu du.
Urkulluren iritzian, Euskadik hartzen duen turista kopurua urte luzeetan egindako lanaren ondorioa da: "Ereindakoaren fruitua da".
Horrenbestez, "kanpaina hau ez zen beharrezkoa, atzerritarrek lelo hori ikusten dutenean Euskadiri mesederik egingo ez dien beste elementu batzuk bilatuko dituzte. ''Eguzkia eta hondartza'' esaten dute eta denok dakigu lelo horrek nora garamatzan", azaldu du.