Politika -

Epaia

Zutabeak banatzeagatik zigortutako bost lagun absolbitu ditu Gorenak

Auzitegi Gorenaren epaiaren arabera, bi urte baino gehiago eman zituen Auzitegi Nazionalak bere erabakiaren aurka bost inputatuek jarritako helegitea ebazteko eta epai horrek "akatsak" zituen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zutabeak –ETAren barne buletinak- banatzeagatik Auzitegi Nazionalak (AN) zigortu zituen bost pertsona absolbitu ditu Auzitegi Gorenak, ANren epaiak egitura aldetik "akats larriak" dituelako eta atzerapenarekin eman dutelako. Gorenaren epaiaren arabera, ANren epaiak ez du informazioarik eta probaren benetako edukia argi ez dagoenez, "erabakiak ez du oinarririk".

Epaiak, halaber, Auzitegi Nazionalak bere erabakiaren aurka bost inputatuek jarritako helegitea ebazteko bi urte baino gehiago eman zituela azaltzen du. Epaiketa 2007ko irailaren 20an izan zen eta 2009ko azaroaren 30ean eman zuten epaia.

Pasadan maiatzean izandako bistan, Ibon Gotilla, Iker Legarra, Mikeldi Zenigaonaindia, Mitxel Zenarruzabeitia eta Xabier Erkiagaren epaia baieztatzeko eskatu zion fiskalak Gorenari. 2005ean atxilotu zituzten eta ETAri laguntzeagatik kartzela-zigorra ezarri zien ANk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea