Politika -

Konpartsen protesta

Asteazkenean izango dira itxita Bilboko Aste Nagusiko txosnak

Bilboko Konpartsak jakitera eman duenez, datozen egunetan Alde Zaharreko ostalari eta merkatariekin bilduko dira, 24 orduko protesta horrekin bat egin dezatela eskatzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kaskagorri eta Txori Barrote konpartsei Bilboko Udalak jarritako zigorra dela eta, Aste Nagusian 24 orduko plantoa egingo dutela iragarri zuen atzo Bilboko Konpartsak taldeak. Egun horretan ez dira txosnak irekiko eta konpartsek antolatutako egitaraua ere bertan behera geratuko da.

Eitb.com-ek jakin ahal izan duenez, protesta egun hori asteazkenean (abuztuak 25) izango da. Egun hori plantoaren arrazoiak azaltzeko baliatuko dute. Horrez gain, jaietan konpartsen parte-hartzea eta lana zein garrantzitsua den eta Aste Nagusia txosna barik zer den agerian geratzea nahi dute.

Bestalde, Bilboko Konpartsak jakitera eman duenez, datozen egunetan Alde Zaharreko ostalari eta merkatariekin bilduko dira, 24 orduko protesta horrekin bat egin dezatela eskatzeko.

Iaz, Udalak baimena kendu zien Txori Barrote eta Kaskagorri konpartsei, terrorismoa goratzea egotzita, ETAko presoen argazkiak erakusteagatik.

Horrenbestez, ezin izango dituzte txosnak jarri 2010ean eta 2011n, eta haien lekuak hutsik geratu beharko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea