Politika -

Gasteizko Udala

Podemos abstenitu egingo da Urtaranen konfiantza-galdean

Modu horretan, Gorka Urtaran alkatearen kalitateko botoak berak planteatutako konfiantza-galdean emango den berdinketa desegingo du.

Podemos alderdiaren Gasteizko biltzarra. Argazkia: EiTB
Podemos alderdiaren Gasteizko biltzarra. Argazkia: EiTB
Podemos alderdiaren Gasteizko biltzarra. Argazkia: EiTB

Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udalean Podemos alderdiak dituen bi zinegotziak abstenitu egingo dira Gorka Urtaran alkateak 2017ko aurrekontuak onartze aldera planteatu duen konfiantza-galdean.

Alderdi moreak Arabako hiriburuan duen biltzarrak batzarra izan du gaur eta erabaki hori hartu du; ondorioz, Urtaranek EAJ eta PSE alderdietako zinegotzien babesa besterik ez du izango.

Guztira bederatzi bozka, baina nahikoa izango dira konfiantza-galdeari lotuta dauden aurrekontuak onartzeko; izan ere, PP izango da aurkako botoa (bederatzi ere) emango duen alderdi bakarra, EH Bilduko sei zinegotziak, Podemoseko biak eta Irabaziko bakarra abstenitu egingo direlako.

Berdinketa horren aurrean, alkatearen kalitatezko botoak berdinketa hori desegingo du.

Podemosek ohar baten bidez azaldu duenez, hartutako erabakiarekin "Urtarani kargu hartu nahi diote 2016ko aurrekontuak aurrera ateratzen lagundu zioten alderdien konfiantza apurtzegatik, bertako partidetako ia gehienak bete ez dituelako".

Horrenbestez, "orain arte jarraitutako irizpideekiko koherente izaten jarraitu nahi dute, eta horien oinarrian Gasteizen alde lan egitea egon da, siglen gainetik, herritarrei izan ditzaketen kontu onenenak izan ditzaten".

Podemoseko kideek konfiantza dute "alkatea jokoan dagoen guztiaz jakitun izango dela, hots, hartutako konpromisoak bete ezean hiriak galduko lukeen aukeraz".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala berriak Politika Gorka Urtaran Gasteiz Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi