Politika -
Ustezko iruzurra Araban
Agirrek uste du hauteskundeei begira EAJ 'ahuldu' nahi dutela
-Ahaldun arabarrak uste du 'De Miguel' auzia zatika eskainiko den eleberri bat izan daitekeela.
- Auzian inputatutako ertzain biak zerbitzutik kendu dituzte.
-AABk espioitza sarea ukatu du.
Erredakzioa
Xabier Agirre Arabako ahaldun nagusiak adierazi duenez, EAJko karguak ustezko iruzur kasu batean nahasten dituen ''De Miguel'' auzia "interes politikoek bultzatutako "emanaldikako nobela" bihur daiteke. Agirreren ustez, udal hauteskundeak izan arte iraungo du EAJ "ahultzeko kanpainak".
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak zerbitzutik kanpo utzi ditu ''De Miguel'' auzianinputatutako bi ertzainak. Arabako bizitza politikoko eta gizarteko pertsona ezagunak zelatatzea eta eskuratutako informazioarekin EAJrentzat txostenak egitea leporatu die epaileak bi agenteei.
Inputatutako bi agenteei eguerdian jakinarazi diete Erandioko ertzain-etxean egindako bilera batean Arabako Informazio Taldea utzi egin behar dutela eta dagoeneko zerbitzutik kanpo daudela.
Xabier Agirrek Gasteizko Lurralde Auzitegiak Arabako Foru Aldundiak auzian pertsonatzeko egindako eskaera aintzat hartu duela iragartzeko egin duen agerraldian adierazi duenez, "kezkatuta dago, egunero kapitulu berri bat dagoelako". Justiziak "azkar ekiteko" eskatu du Agirrek eta ohartarazi du "auzia luzatzeko interes politikoak izan daitezkeela, datozen udal eta foru hauteskundeei begira EAJ ahultzeko". "Inongo auzitan inputatuta" ez dagoela, ertzaina ez dela eta "inor espiatzeko" asmorik ez duela nabarmendu du, "ahulduta" ez dagoela argudiatzeko. AABk zenbait mediok Arabako EAJri jazarpena egiten diola salatu duela eta, Agirrek esan du "ahaldun nagusia den heinean ez dela medioengatik jazarrita, ahulduta edo estututa sentitzen".
EAJrentzat espiatzen duen talderik dagoela ukatu du, eta gaineratu edozein polizia taldetan "milaka gauza jazo daitezkeela, eta ez dakit goikoek jakingo dituzten edo ez".