Politika -

Estatut-aren epaia

AK: 'Hiritartasun kataluniarra espainiarraren zati bat baino ez da'

Horrela, Katalunia nazio bezala definitzerakoan, "interpretazio-judiziala eraginkortasunik gabe" gelditzen da; halaber, ezarri du kataluniera jakitea ezin dela, "oro har, juridikoki eskatu".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Konstituzionalaren arabera, Konstituzioak ez du "espainiarra ez den beste naziorik ezagutzen" eta "hiritartasun kataluniarra espainiarraren zati bat baino ez da"; hori dela eta, Kataluniako Estatutuaren barne dauden horren gaineko erreferentzien "interpretazio-judizialak eraginkortasunik gabe" gelditzen dira.

Horrela jaso egin da gaur Konstituzionalak zabaldu duen epaian. Agirian azaltzen dutenez, kataluniar Estatut-aren hitzaurrean, Katalunia nazio bezala definitzerakoan edo herri kataluniarraren eskubideak aipatzerakoan, "interpretazio-judiziala eraginkortasunik gabe" gelditzen da.

Bestalde, Auzitegi Konstituzionalak epaian ezartzen duenaren arabera, katalunieraz hitz egiten jakitea ezin da "juridikoki eskatu, orokorrean".

Estatutaren 62. artikuluan jasotzen denez, "edozein pertsonak du bi hizkuntza ofizialak erabiltzeko eskubidea eta Kataluniako hiritarrek ezagutzeko eskubidea eta beharra daukate".

Horrela sartzen zuen Estatutak Katalunian katalana jakiteko beharra, Konstituzioak gaztelania jakiteko ezartzen zuen beharrari gehituta.

Epaitegiaren arabera, "Konstituzioak gaztelania ez diren hizkuntza koofizialak erabiltzeko eskubidea jaso ez izateak ez du esan nahi Autonomia-Estatutuek ezin dutela bermatu. Beste gauza bat da, hala ere, ezagutzeko beharra ezarri ahal izatea".

Zergak

Erkidegoekin aplikatzen duen kooperazioaz haratago, Kataluniak eta gainerako erkidegoek egin beharreko "esfortzu fiskala" ezartzea Estatuaren "eskumena da soilik", Auzitegi Konstituzionalak argi utzi duenez, elkartasunaren bermatzaile bakarra delako.

Kataluniako Justizia Kontseilu propio sortzerakoan Estatutak "gehiegikeri nabarmen" bat egiten duela dio Konstituzionalak epaian. Erkidegoan "botere judizialaren gobernu organoa" ezarri nahi du, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia deseginez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea