Politika -

Kataluniako Estatuta

Montilla eta Zapatero Estatutaren epaia eztabaidatzeko bilduko dira

Bilera datorren astean izango da. Dena den, hurrengo egunetan zehaztuko da Auzitegi Konstituzionalaren inguruan hitz egiteko bilera eguna.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Montilla Kataluniako presidenteak adierazi duenez, datorren astean Jose Luis Rodríguez Zapatero Espainiako presidentearekin bilduko da Auzitegi Konstituzionalaren Estatutaren inguruko epaiaz hitz egiteko. Horretaz gain, bilera Moncloan egitea nahiago duela esan du Montillak.

RAC-1eri eskainitako elkarrizketa batean Montillak azaldu duenez, larunbatean, Estatutaren inguruko epaiaren kontrako manifestazio egunean, Zapateroren dei bat jaso zuen eta Espainiako presidenteari bilera bat egitea eskatu zion katalanak.

"Ez da nire ardura Zapateroren bozeramailae izatea, baina agerikoa da Zapaterok arazo bat duela Kataluniarekin, Espainiak arazo bera duen moduan, gaizki deitutako arazo katalana Espainiako zein alderdi politiko guztien arazoa da", adierazi du Montillak..Montillaren hitzen arabera, hurrengo egunetan zehaztuko da Auzitegi Konstituzionalaren inguruan hitz egiteko bilera eguna. Dena dela, Zapaterok uztailaren 23an hitzaldi bat eskainiko du Bartzelonan eta bilera data horretan egitea ukatu du Montillak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea