Politika -
Ustezko espioitza kasua
PPk ikerketa batzordea eskatu du De Miguel auzian
De Miguel auzia sumario sekretua da oraindik. Bi ertzain zerbitzutik kanpo utzi dituzte Arabako hainbat pertsona zelatatzeagatik eta Aitor Tellería Arabako EAJko buruzagi ohia ere inputatuta dago.
Erredakzioa
Carlos Urquijo Alderdi Popularreko parlamentariak, Herrizaingo sailburuari behar bezalako neurriak hartzeko exigitu dio Ertzaintzaren espioitza auzia argitzeko. Era berean, ikerketa batzorde bat eratzea beharrezko ikusten du, auzi honek ekar ditzakeen erantzukizun politikoak hartzeko.
Alderdi sozialistak, batzordea eratzeko ideiarekin bat egin du, beti ere, talde parlamentarioekin horretarako akordioa ematen bada.
Eusko Alderdi Jeltzaleak, Iñaki Gerenabarrenaren hitzetan, ez du oztoporik jarriko ikerketa batzordea eratu dadin, are gehiago, baietz esango dio.
Jose Antonio Pastor buruzagi sozialistak aste bukaeran esan du, alderdi batek Ertzaintza polizia politiko gisa erabiltzea aurrekaririk gabeko gertakaria dela demokrazian.
De Miguel auzia sumario sekretua da oraindik. Bi ertzain zerbitzutik kanpo utzi dituzte Arabako hainbat pertsona zelatatzeagatik eta Aitor Tellería Arabako EAJko buruzagi ohia ere inputatuta dago lurraldeko hainbat pertsonari buruzko txostenak aurkitu dizkiotelako.