Politika -

Gobernuaren balantzea

Ezenarro: "Eusko Jaurlaritzak ez du norabiderik arlo ekonomikoan"

Gainera, Patxi Lopez kritikatu du, Montilla ez bezala, lehendakariak "ez delako inoiz kalera irtengo nazio bat garela esateko eta aukeratzeko eskubidea defendatzeko".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aintzane Ezenarro Aralarreko bozeramaileak presntsaurreko bat eskaini du Eusko Jaurlaritzaren kudeaketaren inguruko balantzea egiteko eta "txarragoa ezin da izan", adierazi du.

Aralarreko bozeramailearen ustes, argi geratu da Eusko Jaurlaritzak "ez duela ezta norabiderik ezta ideiarik arlo ekonomikoan", zor publikoa zazpikotzen hasi zelako eta orain gastua murrizten ari delako, bereziki soldatak.

Horretaz gain, Auzitegi Konstituzionalak Estatutari buruz egindako epaiaren inguruan Patxi Lopezek izan duen erreakzioa kritikatu du, horrela "ez duelako Euskadi herrialde bezala defendatzen".

Montilla ez bezala, Patxi Lopez lehendakariak "ez da inoiz kalera irtengo nazio bat garela esateko eta aukeratzeko eskubidea defendatzeko", kritikatu du Ezenarrok.

Aralarreko bozeramailearen ustez, Gobernuak "ez du komunikazio arazo bar, baizik eta izen txarreko arazo bat, eta gizartea konturatu egiten da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea