Politika -
Udalbiltza auzia
Mendia: 'Justiziak geldo jarduten badu, jada ez da justua'
Udalbiltza auzia "lehenbailehen konpontzea" espero du Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta bere Exekutiboak Auzitegi Nazionalaren erabakia errespetatuko duela aurreratu du.
Erredakzioa
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak esan du "Justiziak geldo jarduten badu, jada justua" ez dela eta "sumarioen bideratzea askoz azkarragoa izatea" defendatu du.
Hori esan du Mendiak bihar hasiko den Udalbiltzaren epaiketari buruz IV. Giza Eskubideen Kongresuaren aurkezpenean Bilbon. Auzia 2003an ireki zuten eta Batasuna eta Udalbiltza-Kursaal biltzarreko 22 hautetsi inputatuta daude, horiei guztiei ETAko kidea izatea eta fondo publikoak bidegabe erabiltzea egozten diete.
Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak "lehenbailehen dena konpontzea" espero du eta bere Exekutiboak Auzitegi Nazionalaren erabakia errespetatuko duela aurreratu du.