Politika -

Trafiko isunak

Ertzaintzak trafiko isunak momentuan kobratu ahal ditu

Zerbitzu berri hau Ertzaintzaren informazio eta komunikazio sistemak hobetzeko prozesu baten barnean dago.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den astetik Ertzaintzak momentuan kobratu ahal ditu errepide kontroletan jartzen dituzten trafiko-isunak, ordainketa mugikortasun sistema bati esker.

Rodolfo Ares Barne kontseilariak Ertzaintzaren informazio eta komunikazio sistemak hobetzeko prozesu baten barnean dagoen zerbitzu berri honen xehetasunak azaldu ditu.

Joan den astetik Ertzaintzaren ibilgailuek ukipen-pantaila bat eta txartel irakurleak dituzte, eta horri esker, eta kreditu txartelak erabiliz, isunak jartzen diren unean ordaindu ahal izango dira. Isunak sistema berri honekin ordaintzean, % 50 gutxiago ordaindu beharko dute gidariek.

Bestalde, abuztuaren 13tik aurrera irrati hargailu eramangarriak izango dituzte, pertsonen nortasunak ikertzeko eta matrikulak egiaztatzeko, polizia-etxe batekin harremanetan jarri behar gabe.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea