Politika -
Irailean
PPk eta PSEk Arabako ustezko ustelkeria kasuak ikertzea eskatuko dute
PSE eta PPren akordioaren jarraipen komisioaren bileran adostu dute bi alderdiek ekimena eta Arabako kasuen ostean sortutako diferentziak aztertu dituzte.
Erredakzioa
Irailean, Araban izan den ustezko ustelkeria eta espioitza kasuak aztertzeko inbestigazio komisioa sortzeko ekimena Eusko Legebiltzarrean elkarrekin aurkeztuko dutela adostu dute PPk eta PSEk.
PSE-EE eta PPren akordioaren jarraipen komisioan adostu dute ekimena eta, horretan ere, akordioa zenbateraino bete den balioztatzeaz gain, Arabako ustezko ustelkeria eta espioitza kasuen ondorioz bi alderdien artean sortutako diferentziak ere aztertu dituzte.
Bilera amaitu ostean, Jose Antonio Pastor PSE-EEren legebiltzarreko bozeramaileak esan du bere alderdiak PPrekin arazoa "bukatutzat" ematen duela, izan ere, popularrek Arabako PSEk ustezko ustelkeria kasuetan izan duen jarrera aurpegiratu dio.
Iñaki Oyarzabal Euskadiko PPko idazkari orokorrak, bestalde, bileran Arabako PSEk izan duen jarreragatik zuen ardura jakinarazi duela azaldu du eta ardura hori izaten "jarraitzen" duela adierazi du. Hala ere, Oyarzabalek esan du bileratik itxaropentsu atera direla esan du, sozialistak PPrekin "ulermen giro bat" sortzea beharrezkoa dela uste dutelako.