Politika -

Frantzia: ' L'Oreal auzia'

Bettencourten inguruko lau atxilotu, ustezko iruzur fiskalagatik

Ustez Bettencourtek ehundaka milioi balio duen Seychelleseko Arros uhartea oparitu zion bere laguna den Franois-Mari Banierri, eta horrek Ogasunari ezkutatu egin zion oparia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Liliane Bettencourt Frantziako emakume aberatsenaren laguna den Franois-Marie Banier argazkilaria; Bettencourten dirutza administratzen duen Patrice de Maistre; Fabrice Gougel zerga-aholkulari ohia; eta Carlos Vejarano Arros uharteko administratzailea atxilotu eta galdekatu ditu Poliziak. Ustezko iruzur fiskalari buruz galdetu die Nanterreko (Paris) Fiskaltzak zabaldu duen atariko ikerketaren barruan.

''Le Figaro'' egunkariaren arabera, Frantziako Polizia Judizialaren Finantza Brigadak ihes fiskalari eta Eric Woerth UMP alderdiko diruzain ohiaren eta Frantziako Lan ministroaren ustezko interes-gatazkari buruz galdetu die, 2009ko maiatzetik 2010eko maiatzera etxezain ohiak Bettencourti legez kontra grabatutako elkarrizketa batzuei esker.

Elkarrizketa horietan, De Maistrek Suitzan, Singapurren eta Uruguayn egindako ihes fiskalari buruz hitz egiten zuen. Antza denez, L''Oreal inperioko oinordekoaren kontuak Suitzatik Singapurrera bidaltzen saiatu zen Goguelen laguntzarekin.

Grabazio horien arabera, ustez Bettencourtek ehundaka milioi balio duen Seychelleseko Arros uhartea oparitu zion bere laguna den Banierri, eta horrek Ogasunari ezkutatu zion; bestalde, Vejaranok eskakizun finantzario garrantzitsuak egin zizkien Bettencourten ingurukoei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea