Politika -
Kataluniako Estatutua
Kataluniako buruzagien bilera akordiorik gabe amaitu da
Artur Mas CiUko presidenteak bileratik alde egin du bukatu baino lehen. Bestalde, Jose Luis Rodriguez Zapatero eta Jose Montilla datorren astelehenean edo asteartean bilduko dira Moncloako Jaureagian.
Erredakzioa
CiU, PSC, ERC eta ICV-EuiAko buruzagi politikoek bilera egin dute, baina ez dute akordiorik lortu. Jose Montilla Generalitateko presidenteak deitu zuen bilera, Auzitegi Konstituzionalaren sententziaren aurka adierazpen bateratu bat adosteko. Adierazpen hori Kataluniako Parlamentuan, ostiralean, egin beharreko osoko bilkuran onartu behar zuten.
Artur Mas CiUko presidenteak bileratik alde egin du bukatu baino lehen. Masek hiruko Gobernuak adosten duena lagunduko duela esan du.
Ituna errazten duela baina horren erantzukizuna hiruko Gobernuaren esku uzten duela adierazi izan nahi du Masek keinu horrekin.
Generalitateko Jauregian bildu ditu Montillak alderdi politiko guztietako ordezkariak erabaki bateratua hartzeko; PPC eta Ciutadans, ordea, ez dira egon Konstituzio Auzitegiaren epaiarekin ados baitaude.
Bileran Artur Mas CiUko presidentea, Miquel Iceta PSCko idazkariordea, Joan Puigcercos ERCko burua eta Joan Herrera ICVko idazkari nagusia izan dira, baina Masek bileratik alde egitea erabaki du eta testua adosteko erantzukizuna hiruko Gobernuari utzi dio.
Masek ez du adierazpenik egin, baina bere jarrera bere horretan jarraitzen duela adierazi du.
Zapatero eta Montilla Monkloan bilduko dira
Datorren astelehenean edo asteartean bilduko dira Monkloako Jaureagian Jose Luis Rodriguez Zapatero eta Jose Montilla, Jauregitik zabaldu diren berrien arabera.
Hori horrela, bileraren ostean ez da espero Montillak adierazpenik egitea.