Politika -
Araban
Ustezko espioitza auzian neurriak hartzeko eskatu dio PSEk EAJri
PSEk eta PPk Legebiltzarrean ikerketa batzorde bat sortzea adostu dute, Araban sortutako ustezko ustelkeria eta espioitza kasuak ikertzeko.
Erredakzioa
Ertzaintzako bi kidek Araban egindako ustezko espioitza auzian neurriak hartzeko eskatu dio Oscar Rodriguez PSEko idazkari nagusiak Eusko Legebiltzarrean EAJri. Ildo horretan, erabakia zenbat eta beranduago hartu jeltzaleentzat gero eta "okerrago" izango dela gaineratu du.
Era berean, Arabako kargu politiko eta instituzionalak ustez espiatzeko agindua eman zutenei "politikatik eta alderditik" berehala baztertzeko eskatu dio PSEk EAJri.
Eusko Legebiltzarreko korridoreetan agertu da Rodriguez bere taldearen jarrera azaltzeko; izan ere, sozialistek ikerketa batzorde bat eratuko dute Arabako ustezko ustelkeria eta espioitza kasuak argitzeko.
Atzo PSEk eta PPK adostu zuten ikerketa batzorde hori sortzea eta bi alderdiek erabakia aurrera ateratzeko laguntza nahikoa izan arren, Legebiltzarreko 75 parlamentarien aldeko botoa izatea nahi dutela azaldu du Rodriguezek.