Politika -

Babes helegitea

Lasa eta Zabalaren sendiei ordaina handitzea ukatu du Konstituzionalak

Epaimahaiak esan duenez, soilik eskatutako kalte-ordaina ukatzeko orduan aipatzen da hildakoak ETAren kideak direla. Hala, ez da hildakoen ustezko errugabetasunaren printzipioa urratzen.

Lasa eta Zabala.
Lasa eta Zabala.
Lasa eta Zabala.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Konstituzionalak ez ditu tramitera onartu Lasa eta Zabalaren familiek aurkeztutako babes helegiteak. GALek 1983an bahitu, torturatu eta hil zituen Lasa eta Zabala.  Terrorismoaren biktimak laguntzeari buruzko Europako legearen harira, kalte-ordaina handitzea eskatu zioten senideek Konstituzionalari.

Lasa eta Zabalaren familiek, GALek hildako beste hiru biktimen sendiekin batera, ustezko errugabetasunaren printzipioa ez zela errespetatzen ziurtatu zuten, eta babes helegitea jartzea erabaki zuten. Ildo horretatik, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak arrazoia emango lieketela azpimarratu dute.

Alabaina, delinkuentzia antolatuan parte hartu dutenei edota bortxazko delituak egin dituztenei ordain hori ukatzen die Auzitegi Konstituzionalak.

Konstituzionalaren arabera, kasu honetan ez da ustezko errugabetasunaren printzipioa urratu, Bortxazko Delituen Biktimei kalte-ordainak emateko Europako legeak hala jasotzen baitu 8.artikuluan.

Dena dela, epaimahaiak azpimarratu duenez, soilik eskatutako ordain hori ukatzeko orduan aipatzen da hildakoak ETAren kideak direla, eta horretarako Espainiako Poliziak egindako txostenak hartu dira kontuan. Ildo horretatik, hildakoei ez diete inolako deliturik leporatu, eta, horrenbestez, ez dute beraien ustezko errugabetasunaren printzipioa zalantzan jarri.

Beste alde batetik, Muguruzaren familiak jarritako babes helegitea izan ezik gainontzekoek epez kanpo aurkeztu zutela ziurtatu du Auzitegi Konstituzionalak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika EAE albisteak Delituak albisteak Espainia Presoak bideoak ETA albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Espainiako Auzitegi Konstituzionala Pili Zabala