Politika -

10 urte PSOEren buruzagitzan

Zapatero: 'Uste baino hobeto gaude, eta biziko duzue'

"Kritiken aurrean irekiago egotea" eta ahalik eta apalen izatea eskatu die Gobernuko presidenteak alderdikideei.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Duela 10 urte PSOEko idazkari nagusi aukeratu zutenean agertutako baikortasuna errepikatu nahi izan du Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidenteak. Horretarako esaldi bat erabili du: "Ez gaude hain gaizki, uste baino hobeto gaude, eta biziko duzue".

"Barruko uste osoa", adierazi du Zapaterok hitzaldiaren amaieran. Idazkari nagusi bezala 10 urte daramatzala ospatzeko ekitaldia antolatu du PSOEk, eta "kritiken aurrean irekiago egotea" eta ahalik eta apalen izatea eskatu du Gobernuko presidenteak.

Sozialistak Gobernuan izan diren sei urteetan emandako aurrerapausoak zerrendatu ditu Zapaterok hitzaldian. Egiturazko erreformek epe ertainera edo luzera emaitza emango dutela iragarri du eta etorkizunari begira baikor azaldu da. "Espainiarren eta Espainiaren ahalmenak ikusita", justifikatu du bere baikortasuna Zapaterok.

"Nik ez naiz baikorra zailtasunak ezagutzen ez ditudalako; Baikorra naiz Espainiako eta espainiarren ahalmenak ezagutzen ditudalako (…) une zailak gainditu ditugulako eta munduari herrialde aurreratu, moderno eta gaitua garela demostratu diogulako", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea