Politika -

Hitzaldia Bartzelonan

Estatutuaren epaiaren arduraduna ez dela esan du Zapaterok

PPk aurkeztutako "helegitearen hedapenarekin alderatuta" sententziaren efektu juridikoak "oso mugatuak" direla adierazi du Gobernuko presidenteak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Konstituzionalak Kataluniako Estatutari buruz hartutako epaiaren "arduraduna" ez dela adierazi du gaur Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidenteak, baina honakoa erantsi du: "Ondorio politikoen erantzule naiz".

Tribuna Barcelona foroan emandako hitzaldian, PPk aurkeztutako "helegitearen hedapenarekin alderatuta" sententziaren efektu juridikoak "oso mugatuak" direla adierazi du Zapaterok, eta nahiz eta epaiaren arduradun ez sentitu, sententzia ontzat hartu eta Auzitegi Konstituzionalari "beharrezko babesa" eman dio.

Kataluniako eta Espainiako erakundeen artean konfiantza berreskuratzea eskatu du Zapaterok, eta hori bere Gobernuaren "lehentasuna" izango dela aurreratu du agintariak, "Katalunia indartsu bat aintzat hartzen zaiola sentitzeko", Estatuaren barnean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea