Politika -
Terrorismoaren biktimak
Maixabel Lasa: 'ETAko presoen birgizarteratzea positiboa da beti'
Eusko Jaurlaritzak terrorismoaren biktimak artatzeko bulegoaren arduradunak bere senarra, Juan Maria Jauregi, hil zutenenik pasatutako hamar urteak aztertu ditu.
Erredakzioa
Maixabel Lasa Gipuzkoako gobernadore zibil ohiaren, Juan Maria Jauregiren, alargunaren ustez, biktimentzat "mingarria" izan arren, biolentzia baztertzen duten ETAko presoen birgizarteratzea "positiboa da beti" eta kartzela-politika bide hori hartu beharko luke. Eusko Jaurlaritzak terrorismoaren biktimak artatzeko bulegoaren arduradunak bere senarra, Juan Maria Jauregi, hil zutenenik pasatutako hamar urteak aztertu ditu, Eferi eskainitako elkarrizketa batean.Jauregi 2000 urteko uztailaren 29an hil zuten tiroz Tolosan.
Lasarentzak 2000 urtea oso "latza" izan zen, ETAk 23 lagun hil zituelako, tartean Jauregi-Lasa bikotearen hainbat ezagun, tartean, Jose Luis Lopez de Lacalle kazetaria eta Fernando Buesa sozialista. "Urte hori ezabatzeko aukera izatea, primerakoa izango litzake", esan du Lasak. "Oso positiboa iruditzen zait gaizki egin dutela onartzea, eta gutxi batzuk diren arren, barkamena eskatzea, birgizarteratzea beti positiboa delako", esan du Lasak. "Kartzelak ez dira soilik zigorrak betetzeko izan behar, etorkizunean presoak birgizarteratzeko ere baliagarriak izan behar dira", adierazi du Jauregiren alargunak.