Politika -
Erreakzioak
ETAK berriro ere "etsipena eta desilusioa" sortu du, PSE-EEren ustez
Jose Antonio Pastorren ustez agiri berri honek "ez dakar inolako berritasunik" azken komunikatuekin alderatuta.
Erredakzioa
Jose Antonio Pastor PSE-EEko idazkari orokorraren ustez, ETAren azken agiriak Batasuneko boto-emaileen artean "etsipena eta desilusioa" baino ez du sortu, "hiltzaile bandarengandik gehiago" espero zutelako.
Jose Antonio Pastorren ustez agiri berri honek "ez dakar inolako berritasunik" azken komunikatuekin alderatuta.
Gara egunkariak argitaratutakoaren arabera, hiru kaputxadunek ETAren agiri bat irakurri zuten atzo Ziburun (Frantzia) Jon Anzaren gorpuzkiak jasotzean egindako omenaldian.
"ETAren desagerpenaren iragarpena eta armak betiko utziko dituztela entzutea zen espero genuen gauza bakarra", esan du Pastorrek.