Politika -
AUZIA
Etxarri Aranazko Udala ikertuko dute, presoen kartelak jartzeagatik
Udalak, bere aldetik, Iruñeko Administrazio-auzietarako Epaitegiaren epaia ekarri du gogora. Epaitegi horren iritzian, prozesuan ez zen lege-urraketarik izan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Etxarri Aranazko Udalaren aurka jarritako helegite bat onartu du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak, presoen aldeko kartelak jartzeagatik. Epaileak adierazi duenez, Udalak "objektibotasun eta neutraltasun printzipioak urratu" zituen, kartel horiek jarrita.
Estatuko Abokatutzak jarri zuen helegitea, Etxarri Aranazko Udalak, 2015eko abuztuaren 1ean, presoen etxeratzea aldarrikatuz jarritako pankarta bat zela eta.
Errekurtsoa onartuta, Iruñeko Administrazio-auzietarako Epaitegiaren ebazpena atzera bota du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak. Horren iritzian, Etxarri Aranazko Udalak legez kontrako ekintza bat egin zuen, "kausa politiko jakin batekiko atxikimendua" adierazi zuelako. Epaileak uste du "Administrazio Publikoak nahitaez bete behar dituen objektibotasun eta neutraltasun printzipioak" urratu zituela udalerri horrek.
Udalak, bere aldetik, Iruñeko Administrazio-auzietarako Epaitegiaren epaia ekarri du gogora. Epaitegi horren iritzian, prozesuan ez zen lege-urraketarik izan.