Politika -
6 urteko kartzela
Gorenak bertan behera utzi du Segiko ustezko 4 kideren aurkako zigorra
Ainhoa Pagoaga, Iban Etxeberria, Urko Pagoaga eta Borja Jáuregui Segiko kide zirelakoan epaitu eta zigortu zituzten iaz.
Erredakzioa
Espainiako Auzitegi Gorenak bertan behera utzi du Segikko ustezko lau kideren kontra Auzitegi Nazionalak ezarritako zigorra. Epaiketa berean zigortu zituzten beste lauren zigorra, berriz, zigorra baieztatu egin du Gorenak.
Ainhoa Pagoaga, Iban Etxeberria, Urko Pagoaga eta Borja Jáuregui Segiko kide zirelakoan epaitu eta zigortu zituzten iaz.
Gaur, Gorenak adierazi duenez, polizia etxeko deklarazioak ez dira froga nahikoa. Ondorioz, baliorik gabe utzi ditu lau gazte horien aurkako 6 urteko espetxe zigorra.
Beste laurena, ordea, berretsi egin du, Segiko kideak direla esateko nahiko froga badagoelakoan. Fiskaltzaren eskariz berrikusi ditu zigorrak Auzitegi Gorenak.