Politika -
'L'Oreal auzia'
Polizia-agenteek Liliane Bettencourten alabaren etxea arakatu dute
Arakatzea adarkatze politikoak eta finantzarioak dituen eskandalu ekonomiko baten ondorio bat da eta maiordomo ohiak egindako grabaketa sekretuetara lotuta dago.
Erredakzioa
Brigada Finantzarioko polizia-agenteek Françoise Bettencourt-Meyersen, L''Oreal kosmetikoen inperioko oinordekoaren alabaren, etxea arakatu dute adarkatze politikoak eta finantzarioak dituen eskandalu ekonomiko baten ondorioz.
Eguneko lehenengo orduetan, polizia-agenteak Bettencourt-Meyersek Parisen kanpoaldean duen etxean aurkeztu ziren. ''Bettencourt auzia''ren bost ikerketetatik batekin erlazionaturik dagoelako egin dute arakatzea, eta maiordomo ohiak, Pascal Bonnefoyk, egindako grabaketa sekretuetara dago lotuta.
2009ko maiatza eta 2010eko maiatza artean, Bonnefoyk Liliane Bettencourt eta bere senide eta adiskideen arteko elkarrizketen 21 ordu irauten duten ezkutuko grabaketak egin zituen. Horrek ikerketa judizial bati bide eman zion "bizitza pribatuaren kontrako ustezko hutsegite" batengatik.
Bettencourten alabak, bere ama bizi-aseguruen, txekeen eta atsoaren lagun argazkilariaren, François-Maire Banieren, arte-obren artean 1.000 milioi euro oparitu zituela jakin ondoren, bere aberastasuna gestionatzeko gaitasunik gabe utzi nahi izan zuen.
Bettecourten adierazpenak
Orain dela bi egun egindako adierazpenetan Bettencourtek emandako azalpenak, ez dute ezertan aldatu ikertzaileek lanerako erabiltzen ari diren dossierra, eta "bere aberastasuna urrutitik jarraitzen duela dirudi".
Bettencourtek behin eta berriro esan zuenez, ez zen gogoratzen Haziendari aitortu ez zion 15-25 milioi euro balio duen Seychelles irlako estatutua 1996an erosi zuela.
Laurogei urtetik gorako oinordekoak legez kanpoko alderdien ustezko finantzazioari buruz ere hutsuneak ditu, bere hildako senarra baitzen gai hauetaz arduratzen zena.