Politika -

ETA-ren armagabetzea

Nafarroako Gobernua: 'Armagabetzea agindu eztabaidaezina izan da'

Armagabetzea funtsezko urratsa da gure historiak azken urteotan bizitako atal beldurgarria eta mingarria atzean uzteko.

Uxue Barkosen artxiboko argazkia. EiTB
Uxue Barkosen artxiboko argazkia. EiTB
Uxue Barkosen artxiboko argazkia. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAren armagabetzearen baieztapena baloratu du Nafarroako Gobernuak. "Armagabetzea hiritarrek luzaroan eskatutako agindua" izan dela nabarmendu du Foru Exekutiboak ohar batean.

"Armagabetzea zorrotz eta legez egin zedin laguntzeaz gain, erabatekoa, behin betikoa eta egiaztagarria" izango zela ziurtatzeko lan egin du Nafarroako Gobernuak. Azken finean, gizarteak urtetan adierazitako nahia ez zapuzten saiatu dela azpimarratu du.

"Inoiz iritsi behar ez zuen garai beldurgarria eta mingarria amaitzeko ezinbesteko urratsa izan da armagabetzea", zehaztu du. Beharrezkoa da, halaber, gizarte demokratiko orok indarkeria bidegabea jasan duten biktimen oroitzapenari zor dien erantzuna emateko.

Nafarroako Gobernuaren iritziz, gaurko armagabetzea eta ondorioz gerta daitekeen ETAren desegitea "nahitaezkoak dira etorkizunera begira hasiko den garai berria sendotzeko, bizikidetzan eta bake zein tolerantzia kulturan errotuta".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika ETA Eguneko albisteak Nafarroako Gobernua