Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Bakearen artisauak: Iraganak banatu badu, etorkizunak elkartu behar du

Politika

Baionako ekitaldia

Bakearen artisauak: Iraganak banatu badu, etorkizunak elkartu behar du

iker gonzalez | eitb.eus

2017/04/08

Gizarte zibilaren eta bakearen artisauen ordezkari talde zabal bat igo da oholtza gainera Baionara, bakea eta elkarbizitzaren eraikitzea ardatz izan dutela.

11:12
  • Whatsapp
  • Bidali

Bakearen artisauen eta gizarte zibilaren ordezkari talde batek itxi du Armagabetzearen Eguna, Baionan gaur apirilaren 8an deituta zuten ekitaldian, oholtzaratu eta hitza hartu eta gero. Bertan, zenbait adierazpen irakurri dituzte, gaur arte egindako bidearen nondik norakoak azalduta eta etorkizunera begira dituzten itxaropenak aurkeztuta.

Mixel Berhokoirigoinek hartu du hitza lehenengoz, euskaraz, eta gizartearen birgizarteratzea eta urte askotan aurrez aurre izan diren gizartearen talde batzuen elkarbizitza lantzearen beharra nabarmendu ditu; "ikasi behar dugu elkarrekin bizitzen, atzoko etsaia ezin da egungo arerioa izan". "Iraganak banatu bagintu, etorkizunak behar gaitu elkartu", esan du.

Armagabetzeak, "baldintzarik gabeko armagabetzeak, haustura puntu bat markatzen du iragana eta etorkizunaren artean". Berhokoirigoinen esanetan, "armagabetzea bake prozesuaren bihotzean kokatzen da, bereziki ikuspegi aldaketa ahalbidetzen duelako. Ezer ez da berdin izanen, armagabetzeari ekitea estatuko pareta bat apurtzea baita. Ondorioz, armagabetzea berri on bat da, berri on bat bezala hartu beharko lukete guztiek, baita Frantziak eta Espainiak ere. Harrigarria dena da estatuek ez dutela hori horrela ulertu".

Bakearen artisauek biktimak ere izan dituzte hizpide, eta, hain zuzen, bake prozesuaren erdigunean kokatu dituzte. "Bestearen tokian jartzen ikasi behar dugu, bestearen aldapa igo behar dugu", horri esker, bakoitzak indarra hartuko du harago joateko, banan banakako eta denon zauriak onartu eta konpontzea betebeharra da, esan du.

Azkenik, Berhokoirigoinek prozesua eraikitzea eta horretarako moduak zehaztea eskatu du; "asmo horiek izanen dituzten zailtasunak baztertu gabe, baina alternatibarik ez delakoan, beste alternatibarik ez dugu,. Guztien eginkizuna izan behar da, amets dugun bake hori eraikitzeko".

Ondoren, Michel Tubianak bakearen artisauen adierazpena irakurri du, frantsesez. Horren ostean, Harol Wood Irlandako apaizak hartu du hitza, eta gero Elixabete Eizagirrek, Susan George idazleak eta Jose Bove sindikalistak, besteak beste.

Horiek guztiek etorkizuna eraikitzearen garrantzia azpimarratu dute, elkarrenganako errespetua oinarri hartuta, iragana kontuan hartuta, baina aurrera begira, Armagabetzearen Egunak, apirilaren 8ak, ezarritako mugarritik abiatuta.

"Bakearen egiteko molde hori artisauen obra da. Tokiko tresnei esker josia izan da, elkarbizitzaren artea eraikitzera kondenatuta", esan du Estitxu Eizagirrek. "Izan gaitezen guztiok, elkarrekin, bakearen artisauak", bukatu du Eizagirrek hitzaldia txalo zaparra artean.

 

 

ude>

 

Iruzkinak

Publizitatea
  • Publizitatea
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
    Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
          Kargatzen ikusiena