Politika -

Memoria historikoa

1938ko hobi bat aurkitu dute Burutainen

1938an Ezkabako kartzelatik ihes egindako hainbat pertsonaren gorpuzkiak aurkitu ditu Aranzadi Zientzia Elkarteak.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

1938an Ezkaba mendiko kartzelatik ihes egin ostean eraildako hainbat pertsonaren gorpuzkiak aurkitu dituzte Burutain kontzejuan (Anue, Nafarroa), Foru Gobernuaren arabera. Oraindik ez dute zehaztu zenbat diren.

Nafarroako Gobernuak gorpuak hobietatik ateratzeko abiatutako programaren baitan, Aranzadi Zientzia Elkartea gaur goizean hasi da Burutaingo hobian lurperatutako gorpuzkiak ateratzen eta aztertzen.

Datozen egunotan aterako dituzte gorpuzkiak hobitik, Vianako Printzea Erakundearen Ondare Sailaren baimenarekin.

Garai hartako lekuko baten azalpenei esker aurkitu dute hobia. Horren harian, Nafarroako Gobernuaren esanetan, oso garrantzitsuak dira halako testigantzak, hobi gehiago aurkitu eta urte asko zain daramatzaten familiei laguntzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Nafarroako albisteak Albisteak Frankismoa Gerra Zibileko biktimak Aranzadi Zientziak lurpetik ateratzea