Politika -

Bilera

EAk, Batasunak eta Aralarrek hitz egiten jarraitzea erabaki dute

Bilera "elkarrenganako errespetuko giroan" garatu da eta "indar abertzaleen arteko kolaborazio politikoari buruzko alderdi desberdinei buruz" hitz egin dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aralarreko, Eusko Alkartasunako eta ezker abertzaleko ordezkariak bildu dira gaur goizean, Donostian. Bilera horretan, beste gai batzuen artean, hiru indar abertzaleen arteko "kolaborazio politikoaren alderdi desberdinei buruz" hitz egin dute. Horrez gain, oraindik datarik zehaztu ez duten arren, hitz egiten jarraituko dutela adostu dute.

Elkarrekin idatzitako ohar batean, joan den uztailaren adostutako gaurko bilera "elkarrenganako errespetuko giroan garatu" dela zehaztu dute.

Bilera horretan "Indar Politiko Independentisten arteko akordio estrategiko baten Oinarriak" dokumentuari buruz eta EAk eta ezker abertzaleak aurkeztutako "beste gogoeta" batzuei buruz aritu dira. Gainera, Aralarren "baketze" prozesuari eta "erabakitzeko eskubideari" buruzko dokumentuak aztertu dituzte.

Horrez gain, "hiru indar abertzaleen arteko kolaborazio politikoaren alderdi desberdinak ere" eztabaidagai izan dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea