Politika -
Donostian
Joxe Mari Korta omendu dute bere hilketaren hamargarren urtemugan
Ibai Korta bere semeak hamar urte hauek "oso gogorrak" izan direla adierazi du eta "gorrotoz barik, saminez, errespetuz eta itxaropenez gogoan" dutela gaineratu du.
Erredakzioa
Duela hamar urte, ETAK Joxe Mari Korta Adegiko presidente zena hil zuen Zumaian, bere lantegitik irteten ari zenean.
ETAren aurkako jarrera maiz azaldu zuen Kortaren hilketa Gipuzkoako enpresarien aurkako erasoa izan zen, behin eta birritan eskatu baitzien enpresariei ETAren aldetik jasotzen zituzten diru eskariak ez ordaintzeko. Bere afiliazio politikoagatik, EAJren aurkako erasoa ere izan zen.
Donostiako EHUko Joxe Mari Korta I+G+B eraikinean izandako omenezko ekitaldian, Ibai Korta bere semeak hamar urte hauek "oso gogorrak" izan direla adierazi du aitaren falta sentitu dutelako. Halaber, "gorrotoz barik, saminez, errespetuz eta itxaropenez gogoan" dutela gaineratu du.
Gipuzkoako enpresariaren presidentea izan zenaren semeak Korta Bidetik Fundazioak bakearen alde egiten duen lanean konfiantza handia duela esan du.
Ekitaldi kultural bat antolatu dute Donostiako EHUko Joxe Mari Korta eraikinean eta, besteak beste, Harkaitz Cano idazleak, Adeal Kortina Etika eta Filosofia Politikoko katedradunak eta Jaime Martxan idazle ekuatoriarrak parte hartu dute.