Politika -

Gure Esku dago

Uribe Kostako hautetsiek maiatzaren 7ko galdeketak babestu dituzte

Datorren igandean Euskal Herriko 50 udalerritan egingo dituzte galdeketak, Gure Esku Dagok sustatuta.

URibe Kostan gaur egindako agerraldietako bat. Argazkia: Gure Esku Dago
URibe Kostan gaur egindako agerraldietako bat. Argazkia: Gure Esku Dago

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uribe Kosta eskualdea osatzen zenbait udalerritako (lehengo eta gaurko alkate eta zinegotziak eskualdeko hainbat herritan (Barrika, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urduliz) elkartu dira larunbat honetan, Gure Eskuk Dago herritar mugimenduaren ekimenez datorren maiatzaren 7an gauzatuko diren herri-galdeketei babesa emateko asmoz.

Gaur egindako agerraldi publiko horien guztien xedea uribekostarrei deialdi zuzena egitea izan da, sentsibilitate ezberdinetako herritarrak eta jendarteko agenteak herri-galdeketan parte-hartzera gonbidatzeko xedearekin.

Datorren igandea, guztira Euskal Herriko 50 udalerritan (Araba, Bizkai zein Gipuzkoakoak)  egingo dituzte galdeketak, Gure Esku Dagok sustatuta.

"Uribe Kostako jendartearen lehengo eta gaurko ordezkari politikoak izanik, Euskal Herriarentzat erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen dugu; horrela, gure aurretik, pentsaera eta izaera desberdinetako uribekostarrak egindako bideari jarraipena emanez eta Gure Esku Dago herritar ekimenak emandako pausuak oso positibotzat joz", adierazi dute.

Ekitaldi guztietan (aipatu udalerri bakoitzean bat), manifestu bat irakurri dute, eta, ostean, taldeko argazkia atera.

Manifestu horretan "herritarrak ahalduntzea eta erabaki beharraz jabetzea" aritu dira, eta, horretarako beharrezkotzat jo dute "gizartean dauden mugak eta lubakiak erauztea bizikidetza eta elkarlana sendotzea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Sopela bideoak Gaurko albisteak Bizkaia Gipuzkoa Araba Gure Esku gaur Plentzia bideoak Gaurko azken ordukoa