Politika -

Polemika

Partidu soil baten harira konspiraziorik ez bilatzeko eskatu du PSEk

Oscar Rodriguezek gehitu duenez, "ez dugu ulertzen Gasteizen (Esaitek) deituta dagoen manifestaldia", arratsalderako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oscar Rodriguez PSEren talde parlamentarioaren koordinatzailearen arabera, ez dira "estatu konspirazioak" bilatu behar "partidu soil baterako" selekzio espainiarraren presentziaren harira Euskadin.

Bilbon prentsaurrean esan duenez, Espainiako selekzioak gaur eta bihar Turkiako Mundiala prestatzeko jokatuko duen lehiaketa Gasteizen "ikustea merezi duen ikuskizuna da".

Rodriguezen esanetan, "Europako txapeldunak, mundukoak eta Olinpiar Jokoetan bigarrenak direnak, Gasteiz bezalako saskibaloiaren hiri batean jokatu ahal izatea, Euskadirentzat eta kanpora begira erakusten dugun irudiarentzat" positibo bezala "hartu behar dugu".

Bere ustez, "euskal herritarren gehiengoak naturaltasunez bizi egiten du hau", "naturaltasunez ere ikusiko luketen bezala" Espainiako Itzulia Euskaditik pasatzea "edo futbolzaleen gehiengoak begi onez ikusiko luketen bezala munduko txapeldunak gure lurraldera jokatzera etorriko balira".

"Horregatik -azpimarratu duenez- ez dugu ulertzen" Gasteizen Esaitek, eta hainbat alderdi eta sindikatu abertzalek deituta dagoen manifestaldia, arratsaldeko 18:30etarako, euskal selekzioen ofizialtasuna nazioarteko lehiaketetan aldarrikatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea