Politika -
Ertzaintzaren ingurko polemika
Urkulluk Ertzaintza 'sinbolikoki erabiltzea' leporatu dio gobernuari
Honen harira, Arantza Garriko PPko parlamentariak gobernu aldaketaren ondorioz Ertzaintza "gogotsuago" ari dela esan du Radio Euskadin.
Erredakzioa
Iñigo Urkullu EAJko presidenteak Ertzaintzaren "erabilera sinbolikoa" egitea leporatu dio Patxi Lopezen gobernuari. Urulluk gainera oharra bota dio Juarlaritzari: "Arerioa ez da EAJ, legea betetzen ez duena edo izua eragiten duena baizik".
"Ez dut uste Ertzaintza etorkizunek ez duen interes baten izenean erabiltzea komeni denik, azken finean, hori erabilera politikoa baita. Ekintza horrek euskal gizartearen elkarbizitza baketsuan eragin positiboa izatea bilatu behar da", esan du Urkulluk.
Honen harira, buruzagi jeltzaleak ez du onartzen ETAren aurkako lana aurreko gobernuek egindakoarenarekin alderatzea eta orain lan hori eraginkorragoa dela esatea: "Ez dut inola ere onartzen etekin batzuk ondare edo kolore batzuen alde erabiltzea, ezta ere horrelako salaketak EAJri lotuta egitea. EAJ ez da arerioa, arerioa legez kanpo ibiltzen dena edo izua eragiten duena da".
PPk "lidertza garbiagoa" ikusten du
Laura Garrido PPko parlamentariak gaur Radio Euskadin esandakoen arabera, "talde terroristaren aurkako borrokan lidertza garbiagoa" dago egungo gobernuari esker. Horrek aldaketa "oso beharrezkoa zela baieztatzen du, ETAren aurka gobernu abertzaleek egindakoa baino askoz gehiago egin zitekeen".
"Ertzaintza gogotsuago dabil, azken urtean 11 pertsona atxilotu dituzte. Lehen, ostera, ETA eta bere taldearekin zerikusia zuten pertsona gutxiago atxilotzen zituzten", kritikatu du Gsarridok.
Bestalde, hainbat komunikabideen arabera, ustez Antonio Basagoitik PPko presidenteak Patxi Lopez lehendakariari idatzi bat bidali dio "ETAren amaieraren aldeko apustu positiboa egin" dadin eskatuz. Honen harira, Garridok "aldaketa bat edo jarrera gogotsuagoa" beharrezkoa zela azpimarratu du, "bai deslegitimazioan eta bai ETAren aurkako borrokan, izan ere, lan horren fruituak jasotzen ari gara".