Politika -

hauteskundeak Bizkaiko PPn

Bizkaiko PP 'erabat gardena' den alderdia izatea nahi du Nerea Llanosek

'Indartsu eta ilusioz beteta' ikusten du bere burua Bizkaiko PP alderdi politiko 'irekia, eraberritua, modernoa eta gardena' izatea lortzeko.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nerea Llanos Bizkaiko PPko presidente izateko hautagaiak alderdi hori "erabat gardena", "kalekoa", eta "erabakiak Bizkaian, esku-sartzerik gabe, hartuko dituena" izatea defendatu du gaur Bilbon.

Llanosek gaur aurkeztu bere hautagaitza, eta bera babesten alderdiaren Bizkaiko egungo zuzendaritza egon da, Anton Damborenea buru zegoela.

Bere mintzaldian zehar, ez dio aipamenik egin beste hautagaiari Raquel Gonzalez Getxoko Udaleko zinegotziari, eta ez du zerrenda biak uztartzearen aldeko deirik egin, Alfonso Alonso Euskadiko PPko presidenteak egin bezala.

"Hautagai ofizialistak indartsu eta ilusioz" beteta ikusten du bere burua Bizkaiko PP alderdi politiko "irekia, eraberritua, modernoa eta gardena" izatea lortzeko.

Bere proiektua azaltzerako garaian, "kontrol eta gardentasun" neurriak ezartzea defendatu du Llanosek, iruzurrezko praktikak egon daitezen ekiditeko asmoz.

Horrenbestez, Bizkaiko PP "erabat gardena, beirazko hormak dituena" defendatu du. Zentzu horretan, besteak beste, kargu publikoentzat kode etiko bat ezarri nahi du, eta kargudunen soldatak eta dietak webgunean argitaratzeko asmoa dauka, baita alderdiaren urteko kontuak ere, kanpoko enpresa baten ikuskaritzatik igaro ostean.

Alderdiaren irekierari dagokionez, Herritarrenganako Harremanetarako idazkariordetza bat eratzea proposatu du, eta bere asmoen arten dago ere herritarrek alderdiarekin harremanetan jar daitezela erraztuko dituzten neurriak bultzatzea.

Gizartearenganako hurbiltze horren puntu nagusietako bat izango da "hesi fisikoak zein birtualak kentzea" eta egoitzak "kalean" irekitzea. Azken horrek egoitza nagusiari ere eragingo lioke, egun bulego-eraikin bateko bosgarren solairuan baitago, eta bertara heltzeko bi segurtasun kontrol igaro behar dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Nerea Llanos Gómez Alderdi politikoak berriak Euskadiko PP bideoak Eguneko albisteak