Politika -
Prentsaurrekoa Bilbon
Etxerat: 'Aresen kanpaina mediatikoak porrotak pilatzen ditu'
Presoen aldeko ekitaldietan herriak "elkartasunez bustitzen" diren bitartean,"argazkiak kendu" eta "diru publikoa gastatu" egiten dutela salatu du Etxeratek.
Erredakzioa
Presoen elkartasun adierazpenen aurkako Rodolfo Ares Barne sailburuaren "kanpaina mediatikoak porrotak pilatzen" dituela adierazi du Etxeratek, presoen aldeko "elkartasunak" eta irudimenak "errepresioa gainditu" dutelako.
Presoen senitarkoen eta lagunen erakundeak, presoen aldeko ekitaldietan herriak "elkartasunez bustitzen" diren bitartean,"krisi garaian, argazkiak eta kartelako kendu" eta "diru publikoa gastatu" egiten dutela salatu du Etxeratek.
Etxeraten izenean hitz egin duen Vicki Gorostiagak presoen "dispertsioa","bakartzea", "araketak" eta Frantziako eta Espainiako kartzeletan bizi duten "muturreko" egoera salatu ditu.
Gose eta egarri greban hamaika egun daramatzaten Ander Geresta eta Jabi Abaunza presoen egoera nabarmendu du Gorostiagak. Moulinseko espetxe frantziarrean daude preso horiek, bisiten aurretik biluzik arakatzeari "uko egin" ziotela azaldu du.
Prentsaurrekoaren ostean, berrogeita hamar bat lagun Bilboko Frantziako Konsulatuaren aurrean bildu dira eta Gerestaren eta Abaunzaren egoeraren inguruko txostena entregatu dute bertan.