Politika -

Atxiloketa

Lapurdin atxilotu dute Jon Telleria Segiko ustezko 'buruzagia'

Frantziako Justiziak atxilotua ez izateko errekurtsoa gaitzetsi eta gero atxilotu dute. Fernando Grande-Marlaskak atxilotzeko euroagindua eman zuen bere aurka.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ion Telleria Segiko ustezko ''buruzagia'' Urruñan (Lapurdi) atxilotu dute, Frantziako Justiziak atxilotua ez izateko errekurtsoa gaitzetsi eta gero; Fernando Grande-Marlaska Auzitegi Nazionaleko epaileak atxilotzeko euroagindua eman zuen bere aurka, terrorismoaren aurkako indarrek Eferi jakinarazi diotenez.

Aurtengo ekainean ere atxilotu zuen poliziak, baina libre utzi zuten hurrengo egunean, baina orain aste batzuk, Paueko Auzitegiak Espainiako Auzitegi Nazionalaren eskaria onartuko zuela jakinarazi zuen eta defentsak aurkeztutako errekurtsoa atzera botata.

Gaur poliziak etxera egunero bezala sinatzera agertu denean, atxilotu egin du. Baliteke ordu gutxi barru Madrilera eramatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea