Politika -

Aste Nagusian

Donostiako manifestazioa debekatzea eskatu du ANko Fiskaltzak

Gipuzkoako hiriburuko hiritar talde batek egindako deialdi "zuria" izan arren, protestaren helburua "ETA goraipatzea" dela uste du fiskalak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak "Euskal Herriaren eskubideen alde" datorren larunbatean Donostian deitutako manifestazioa debekatzea eskatu du. Gipuzkoako hiriburuko hiritar talde batek egindako deialdi "zuria" izan arren, protestaren helburua "ETA goraipatzeaF" dela uste du fiskalak.

Jesús Alonso fiskalak Fernando Andreu epaileari igorritako idazki batean, "ezkutuko" manifestazio hau debekatzeko eskatu dio, horrela "talde armatu eta terroristen goresteak saihesteko".

Dignidad y Justicia elkarteak salatu du deialdia. Ezker abertzaleak manifestazioa deitu du azken urteetan Donostiako Aste Nagusiko larunbatean.

Fiskalaren arabera, deialdia egin duten hiritarren artean Batasuna, Herri Batasuna, Euskal Herritarrok, ANV edota EHAK alderdiekin hauteskundeetara aurkeztu diren lau izen daude. Alderdi guzti horiek legez kanpo daude.

"Polemikoak ez diren lelo batzuen atzean, talde terroristak eta legez kanpo dauden elkarteak gorestea nahi duten hiritarren deialdia ezkutatzen da", esan du Alonso fiskalak.

Horrez gain, 2006. urtera arte, Batasunak deitutako manifestazioa izan dela gogoratu du Alonsok. Ordutik, eta nahiz eta "ezker abertzalearen izenean, hiritar partikularrek" deitu izan, manifestazioetan "legez kanpo zeuden alderdien buruzagiak protagonista izan direla" adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea