Politika -

Auzitegi Nazionala

Gaurko Donostian deitutako martxa baimendu du Andreu epaileak

Epailea fiskalaren iritziaren kontra agertu da. Herrizaingo Sailak manifestazioaren ibilbidea aldatu du jaietan eraginik ez izateko. Dignidad y Justicia elkarteak apelazio-errekurtsoa aurkeztuko du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fernando Andreu Auzitegi Nazionaleko epaileak gaurko "Euskal Herriaren eskubideen alde" Donostian deitutako manifestazioa baimentzea erabaki du eta terrorismoa goratzen dituzten ekintzak saihestea agindu dio Herrizaingo Sailari.

Instrukzioko laugarren epaitegiko titularrak erabaki hau hartu du Jesus Alonso fiskalaren iritziaren kontra. Izan ere, Alonsoren esanetan manifestazioa Donostiako biztanle batzuk deitu duten arren, ETA goratzea du helburu.

Ezker abertzalea urtero deitzen du manifestazio hau Donostiako Aste Nagusiaren harira. "Donostiako bizilagunak" deitutako manifestazioa 17:30etan irtengo da Boulevardetik.

Ibilbidearen aldaketa

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gertutik zainduko du protesta eta ibilbidea ere aldatu du, Donostiako Aste Nagusiko ekitaldiekin bat egin ez dezan. Okeno plazan bukatuko da, eta ez Boulevardean.

Bestalde, Daniel Portero Dignidad y Justicia elkarteko presidenteak manifestazioa saihesteko apelazio-errekurtsoa aurkeztuko dutela jakinarazi du.

Ildo horretan, Porterok apelazio-errekurtsoa aurkezten saiatuko direla esan du. Helegite hori Udako Salak aztertu beharko du, eta aurrera ateratzen ez bada, datorren astean epailearen aurkako neurriak aurkeztuko dituzte. Izan ere, elkartearen hitzetan, erabakia "erabat bidegabea da, txostenek esandakoaren, fiskaltzaren eta salaketaren aurkako da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea