Politika -
Elkarrizketa Radio Euskadin
EAJ Batasunarekin biltzea ulertzen du Elorzak
Donostiako alkateak jeltzaleak ezker abertzalearekin biltzea ulertzen du biolentzia alde batera uzteko prest ote dauden aztertzeko.
Erredakzioa
Odon Elorza Donostiako alkateak ulertzen du EAJk ezker abertzalearekin biltzea jarrerak argitzeko eta "Batasunaren mundu ohia eskubide demokratikoen defentsan, biolentziaren errefusatzean eta ETArengandik aldentzerako orduan noraino heldu nahi diren zehazteko".
“Mundu horretan hamaika gauza esan dituzte baina ez espero genituenak. Alderdi demokratikok Batasunaren mundutik ETArekiko adierazpen argiagoak nahi ditugu. Tamalez, oraindik ez dira behar bezala azaldu”, adierazi du. Gainera, ez du txarto ikusten “elkarrizketak eta topaguneak egotea”.
Sozialistek ezker abertzalearekin izandako elkarrizketen ondorioz PPk aurkeztutako salaketei buruz “egoera tenkatzeko eta Zapatero eta Alderdi Sozialista, eta biktimen sektore bat aurrez aurre ipintzeko” dela adierazi du Elorzak Radio Euskadin izandako elkarrizketan.
“Aspergarri”
Gaur Donostian ospatuko den martxari buruz, “aspergarri” definitu du Donostiako alkateak urtero jaiak eta politika nahasteko asmo hura. Elorza pozik agertu da Auzitegi Nazionaleko epaileak martxaren ibilbidea aldatu duelako, Aste Nagusiaren hasiera ekitaldiekin bat ez egiteko.