Politika -
ETAren kontrako operazioa
Zugaitz Izagirre eta Regina Maiztegi ETAko kideak atxilotu dituzte
Izagirre Tarragonako probintzian atxilotu dute eta Epaitegi Nazionalak jarritako zazpi urteko kartzela zigorra dauka. Ordu batzuk beranduago, atxiloketa honekin lotuta, Regina Maiztegi atzeman dute.
Erredakzioa
Policía Nazionalak Zugaitz Izagirre Ameztoy eta Regina Maiztegi ETAko kideak atxilotu ditu larunbat honetan La Pineda Vila-seca (Tarragona) eta Donostian egindako bi opoerazioen ondorioz. Bai Izagirrek eta bai Maiztegik kartzela zigorrak betetzeke dituzte; lehenengoak zazpi urtekoa eta bigarrenak sei urtekoa.
Bi atxiloketa hauek kontuan izanda, urte honetan 59 ETAko ustezko kide harrapatu dituzte dagoeneko, horietatik 35 Espainian.
Barne Ministerioak jakitea eman duenez, Izagirrek bilaketa, atxiloketa eta kartzelaratze agindua zuen. Agindu hori Epaitegi Nazionaleko zigor-arloko salak jarritakoa da.Regina Maiztegi, bestalde, arratsaldean atxilotu dute Donostiako bere etxean. Operazio hau Izagirre Ameztoyren atxiloketarekin lotuta dago.
Aurretik, Izagirre eta Maiztegi 2003ko azaroaren 13an atxilotu zituzten, Baltasar Garzon Epaitegi Nagusiko epailearen aginduz. Operazio hartan ETAko beste bederatzi ustezko kolaboratzaile ere atxilotu zituzte, antza oinarrizko egitura berriro martxan jartzen ari zirelako.
Operazio hura Gipuzkoa, Nafarroa eta Sevillan egin zuten eta Ibon Fernandez Iragi "Susper" ETAko buruzagiari hartutako dokumentazioari esker.