Politika -

Bakearen Etxean

Garmendiak Zientziaren nazioarteko bilera bat sustatuko du Donostian

Tecnalia Research&Innovation ikerketa zentroa "lurraldeen arteko gatazka ez izatea" nahi du Zientzia ministroak. Gipuzkoa eta Bizkaia horren egoitza hartzeko lehian daude.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Bakearen eta Giza Eskubideen Etxeak Zientziaren nazioarteko bilera bat hartzearen alde agertu da Cristina Garmendia Zientzia eta Berrikuntza ministroa.

Odon Elorza alkatearekin batera, Aieteko Jauregian dagoen Bakearen etxea bisitatu du Garmendiak. Zientzia "pobreziaren eta gizarte-bazterkeriaren aurkako tresna" izan daitekeenez,horren ikuspegi soziala izango luke hizpide bilerak. Gipuzkoako hiriburuko Bakearen Etxea irailaren hasieran inauguratuko dute ofizialki eta Garmendia berak eta Patxi Lopez lehendakariak parte hartuko dute ekitaldian.

Donostian oporretan dagoen Garmendia Tecnalia Research&Innovation zentroari buruz ere aritu da. Gipuzkoa eta Bizkaia ikerketa zentroaren egoitza hartzeko lehian daude eta Zientzia Ministroak "lurraldeen arteko gatazka ez izatea" eta lehenbailehen konpontzea nahi duela adierazi du.

Neutroien Espalazio Iturriari buruz, Garmendiak ukatu egin du Leioan egon behar zuen egoitzaren eraikuntzan atzerapenik dagoenik eta egitasmoa jada martxan dagoela azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea