Politika -

Larunbateko atxiloketak

Maiztegi aske utzi dute, Auzitegi Gorenak bere helegitea aztertu arte

Regina Maieztegi Soraluzen atxilotu zuten, espetxe-zigorra betetzeko, baina oraindik epaia ez da irmoa eta aske utzi dute. Zugait Izagirre, berriz, kartzelara bidali dute 7 urteko zigorra betetzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den larunbatean Regina Maiztegi atxilotu zuten Soraluzen, baina astelehenean epailearen aurrean izan ostean aske utzi dute Auzitegi Gorenak bere zigorraren aurka aurkeztutako helegitea aztertu arte. Maiatzean 6 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten ETAri laguntza emateagatik, iturri judizialek jakinarazi dutenez.

Era berean, larunbatean Tarragonan atxilotutako Zugaitz Izagirre kartzelan sartu zuten atzo. Auzitegi Nazionalak 7 urteko kartzela-zigorra ezarri zion ETArentzat kideak bilatzeagatik eta ETAri informazioa emateagatik. Izagirre eta Maiztegi auzi berean daude, baina Maiztegiren kasuan ez dago epai irmorik oraingoz.

Astelehenean atxilotutako herrietako epaileen aurrera eraman zituzten atzo, eta horren ostean, Izagirre Kataluniako kartzela batean sartu zuten eta Maiztegi (41 urte) aske utzi zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea