Politika -
Abuztuaren 27an
Manifestazioa deitu dute 'Euskal Herriaren eskubideen alde' Bilbon
15 laguneko talde batek deitu du protesta-ekitaldia Bizkaiko hiriburuko Aste Nagusiko Egun Handirako.
Erredakzioa
15 laguneko talde batek manifestazioa deitu du Bilbon abuztuaren 27rako, Aste Nagusiko Egun Handirako, "Euskal Herriaren eskubideen alde" lelopean.
Bilboko Arriaga Antzokian emandako prentsaurreko batean zabaldu dute manifestazioan parte hartzeko deialdia. Hibai Castrok eta Begoña Bretosek testu bat irakurri dute euskaraz eta gaztelaniaz, eta "Espainiako eta Frantziako nazionalismo baztertzaileek Euskal Herriari indarrez eta errepresioz hitza eta erabakia ukatzen" diotela salatu dute.
Hala ere, "testuingurua beltza izan arren, irtenbidearen eta demokraziaren aro politikoa irekitzear" dagoela azpimarratu dute, eta "eskubideak berreskuratzeko indar abertzaleak batu eta herritarrak mobilizatu" behar direla gaineratu dute.
Manifestazioa Zabalburu plazatik abiatuko da 12:30etan.