Politika -
Eusko Jaurlaritza
Herrizaingo Sailak Bilboko martxa baimendu du, baina ibilbidea aldatu
Asteartean herritar talde batek manifestazio bat deitu zuen "Euskal Herriaren eskubideen alde" lemapean. Martxa Autonomia kalean hasi eta Aita Donostia plazan amaituko da.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak baimendu egin du herritar talde batek Bilbon "Euskal Herriaren eskubideen alde" deitutako manifestazioa. Dena den, abuztuaren 27rako, Bilboko jaietako egun nagusienerako martxaren ibilbidea aldatu du, martxa Aste Nagusiko jaietan dauden lagunenganako eraginik ez izateko xedez.
Horretaz gain, manifestazioa "uneoro" bide legalak jarraitzea eskatu die Herrizaingo Sailak antolatzaileei.
Ezker abertzalearekin zerikusia duen herritar talde batek manifestazioa deitu zuen asteartean "Euskal Herriaren eskubideen alde" lemapean. Dagoeneko antolatzaileei bidalitako agiri baten bidez martxaren ibilbidea aldatu du Herrizaingo Sailak. Izan ere, manifestazioa Zabalburun hastea eta Udalan amaitzea aurrikusita zegoen arren, Autonomia kalean hasi eta Aita Donostia plazan amaituko behar izango da.
Herrizaingo Sailak adierazi duenez, neurriaren helburu bakarra Aste Nagusiko ekintzen "segurtasuna bermatzea" da.