Politika -

GBBaren presidentea

'Zikoizkeria' litzake zerrenda bozkatuenaz hitz egitea, EAJren ustez

Egibarrek ez du bateragarri ikusten Alderdien Legea indarrean egonda. Gainera, esan duenez, ETAren indakeria guztiz desagertuko balitz "lurrikara politikoa" sortuko luke.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joseba Egibar EAJren bozeramalea Eusko Legebiltzarrean eta GBBaren presidenteak esan duenez, "zikoizkeria" litzake zerrenda bozkatuenaren errespetuaz hitz egitea Alderdien Legea baliogabetu gabe. Gainera, bere esanetan, ETAren erabateko desagerpenak "lurrikara politikoa" sortuko luke eta PSE-EE lekua bilatzen saiatuko litzake.

Egibarren arabera, "estrategia politiko militarra bezala, erkidegoen noriaren jolasa ere amaituko da" eta "Estatuan dauden lau nazioentzako errespetu esparrua" aldarrikatu du: "euskalduna, kataluniarra, galiziarra eta espainiarra".

GBBaren presidentearen ustez ETAren indarkeriaren kontrako "gaitzespen eta ezeztapen jarrera etikoak" egon, "egongo dira", eta PPk ez ezik PSE-EEk ere "badaki". "Gertatzen dena da inoiz ez dela nahikoa izango eta PP eskakizun maila igotzen ari dela Alderdi Sozialistarentzat ere onartezinak diren mailetara".

Ildo horretan, Egibarrek azpimarratu du ezker abertzaleak adierazitako bide politiko eta demokratikoen apustuak ETA "lotzen" badu, eta, horrezkero, ETAk su eten egiaztagarria iragartzen badu eta, Mitchell printzipioek zehazten duten moduan, "indarkeriaren erabilera edo erabiltzeko mehatxuak" arbuiatzen baditu "lurrikara politiko positibo bat" sortuko da eta "denok berriz kokatzera behartuko gaitu"; halere, ohartarazi du "denborak aurrera" egiten duela eta ez "alferrik".

GBBaren presidentearen iritziz, PSE-EEk "badaki gerta litekeena eta eszenatoki berrian berriz kokatzen saiatuko da". "Horretan abilak dira, gauetik goizera jarrera alda dezakete, baina, noski, momentu honetan, euskarri argia eta esklusiboa daukate; PP".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea