Politika -
Kale erasoa
Hiru kontainer erre dituzte Errenterian, Gipuzkoan
Erreketak ez du eragin inguruko altzaritan ezta aparkatutako autoetan ere.
Erredakzioa
Ezezagun talde batek hiru kontainer erre ditu bart Errenteriako hainbat puntutan, Herrizaingo Sailak zabaldu duenez.
Gertaera, aipatutako Sailaren arabera, egunotan Euskal Herriko zenbait herritan izandako kale indarkeria jazoerekin lotu dituzte .
Erreketak ez du eragin inguruko altzaritan ezta aparkatutako autoetan ere eta Larrunarri, Esnabide eta Alaberga eta Galtzaraborda kaleak elkartzen diren puntuan izan da.
Bertara, udaltzaingoak, Ertzaintza eta suhiltzaileak gerturatu dira, sutea itzaltzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea